XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jaques Pourmarede, Toulouseko Unibetsitatean Zuzenbidearen Historiako Katedraduna, eta gai honetan aditua dena.
Goi-ertarora bitartean zein eraentza mota zegoen, apenas ezagutzen den; baina, jakina da XII. mendean bazegoela berezko
Oinordetzari dagokionean bada ohitura bitxirik: oinorde bati uzten zaio guztia, bi barianterekin: Pirineo-ertainetan eta Euskal Pirineotan, ohiturak, seme-alabarik zaharrena izendatzen zuen oinorde (primutza); Katalunia eta Hego Euskal Herrian oinordea aitak aukeratzen zuen familiarekin egindako kontratu baten bidez, eta beraz familiaren onespena behar izaten zuen.
Bigarrenik, auzotarrek bazituzten Hego Euskal Herriko Batzar Nagusien antzeko erakunde publiko batzuk; nahiz eta hizlariaren aburuz ez ziren
Primutza aztertu zuen ondoren Poumaredek, zeinaren ustez Familia Zuzenbidearen
Egun Andorra, Bigorre eta Euskal Herrian (Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Soulen) bakarrik jarraitzen zuela bizirik esan zuen.
Debeku hau urratzeak ahaldu egiten zituen gainontzeko senideak, prezio bidez ondasunak berreskuratzeko.
Arauok, ondasunaren transmisio guztizkoaz gain, oreka demografikoa ere bazekarten.
Izan ere, biztanlegoaren kopurua zeuden baliabide ekonomikoetara egokitzen zen: emigrazioa zen primu ez zen seme-alabaren irtenbide bakarra.
XIV. mendez geroztik, gainontzeko semeei ondasunen batzu batzuk uzteko ohitura sartzen da, Zuzenbide Amankomunaren eraginez, baina seniparte hori ez da inoiz ondarearen kuota fijoa izatera iristen, XVI. mendean egindako ohitura-bildumek hala erakusten dutenez.
Sistema honek ekarri zuen interes ezkontza eta hitzarmen piloa eman zedin primuak oinetxeari jarraipena eman ziezaion eta ahal zen guztia haundi zezan.
Hizlariak galdetzen dio bere buruari gainontzeko seme-alaba baztertuen aurkapenik gabe nola funtzionatu izan zuen sistema honek hain luzaroan.
Bere ustez, garaiko Zuzenbideak sorburu herrikoia eta ohiturazkoa izanik, bazuen halako balio
Izan ere, etxea gordetzea arbasoen borondatez egiten bait zen; eta honetaz gain, errepresio estrajudizialaren neurriak izugarriak izan behar zuten.
XV-XVII mendeetan zehar izandako oreka hautsi egiten da nolabait XVIII. mendean, zeinean porrot egin bait zuten ordurainoko mekanismoek, super-populazioa eta premia gorria ereinez.
Primua ez denak ere galdatzen du lurraren gaineko eskubidea eta ezkontza on baterako eskubidea.
Honekin, famili tradizioak kolokan jartzen dira.
Gizartearen antolamenduak iraultza garaiaren eraginak jasango ditu.
Legeri barriak norbanakoaren, askatasunaren eta berdintasunaren printzipioak jasotzen ditu, zeinak ordurarteko printzipioekin ez datozen inola ere bat.
1.790.eko Dekretu batek primutza deseman zuen, eta beranduago testamentu egiteko eskubidea bera.
Honek berdintasunean oinarritutako sistema eraiki zuen, (...).